Mostrando entradas con la etiqueta EUSKERA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta EUSKERA. Mostrar todas las entradas

2018/04/16

"BILBOKO PORTUKO 3. IPUIN LEHIAKETA"

"Bilboko Portuko 3. Ipuin Lehiaketa"

Gogorazten dizugu Bilboko Portuko Agintaritzak (BPA) Bilboko Portuko Ipuin Lehiaketaren hirugarren edizioa iragarri duela.

Lehiaketak xede du zenbait balio edo jarduera soziokultural eta hezigarri sustatzea, bai eta gazteak portuko lanetara hurbilaraztea ere.

Lehiaketa zuzenduta dago, “Ezagutu Portua” programaren barruan, portua ezagutu duten ikasleei 2017/2018 ikasturtean, hau da, 2017ko iraila eta 2018ko ekaina bitartean. Ikasle bakoitzak lan bat edo gehiago aurkeztu ahal izango du, baina zentroetako irakasleek ezingo dute parte hartu.

Gaia librea izango da, baina, gutxienez, premisa hauetako bat bete beharko da:

• Ekintza Bilboko portuan garatu behar da.
• Portuko jarduerei lotutako ogibide, jarduera edo elementuren bat agertu behar da.
• Portuak garraiatzen duen salgairen bat agertu behar da.
• Bisita gidatuan ezagututako anekdota edo irakaspenaren bat aipatu behar da.

Epaimahaiak honako hauek baloratuko ditu: originaltasuna, sormena, baliatutako hizkuntza-aberastasuna, Bilboko portuaren ezagutzak eta giza nahiz gizarte-balioak jasotzeko modua. Ortografia akatsak zigortuko dira, eta lanak baztertzea ere ekarri ahal izango dute.

2018ko ekainaren 29an amaituko da eskabideak aurkezteko epea, 12:00etan.

Eskerrik asko, beti bezala, zure laguntzagatik eta parte hartzera animatzen zaituztegu!
                                

-------------


“3º Concurso de Cuentos Puerto de Bilbao”

Os recordamos que la Autoridad Portuaria (APB) convoca el “3º Concurso de Cuentos Puerto de Bilbao”dirigido a los/as escolares que hayan visitado el puerto dentro del programa “Ezagutu Portua” en el curso escolar 2017/2018, es decir, entre septiembre de 2017 y junio de 2018. Cada escolar podrá participar con uno o más trabajos y queda excluido del concurso el profesorado del centro.

El tema será libre, pero deberá cumplir al menos una de estas premisas:

• La acción debe transcurrir en el puerto de Bilbao.
• Debe aparecer alguna profesión, actividad o elemento relacionado con la actividad portuaria.
• Debe aparecer alguna mercancía que se transporta por el puerto.
• Mencionar alguna anécdota o enseñanza de la visita guiada.

El jurado valorará la originalidad, creatividad, riqueza del lenguaje empleado, conocimiento del puerto de Bilbao y la forma de recoger los valores humanos y sociales. Se penalizarán las faltas de ortografía e, incluso, podría suponer su descalificación.

El plazo de presentación finalizará el día 29 de junio de 2018, a las 12 horas.

Gracias, como siempre, por vuestra colaboración y os animamos a participar !




Ezagutu Portua
Bilboko Portuko Agintaritza
Autoridad Portuaria de Bilbao
Bulego orokorrak | Oficinas generales 48980 - Santurtzi (Bizkaia)
tel. |fax.
ezagutuportua@bilbaoport.eus | http://www.bilbaoport.eus



Archivo del blog